XVI. eta XVII. mendeetako lehen euskal idazleek euskaran desberdintasunak zeudela esaten zuten.
Euskal dialektologiaren benetako lehen aitzindaria XVIII. mendeko Manuel Larramendi izan zen. Hala ere, euskal dialektologian nagusi izan den pertsona, Luis Luziano Bonaparte printzea da, XIX. mendekoa. Honek egindako sailkapenak, zortzi euskalki (eta hogeitabost azpieuskalki) erakusten ditu: lau Iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaldeko behe-nafarrera eta zuberera. Hegoaldean, beste lau: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoko goi-nafarrera.
XIX. mendean Resurreccion Maria Azkuek beste sailkapen bat egin zuen. Honek zazpi euskalki mintzatu aipatzen zituen. Iparraldean, hiru: lapurtera, behe-nafarrera eta zuberera. Hegoaldean, lau: bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera eta erronkariera.
Koldo Mitxelenak beste euskalki bat aldarrikatu zuen: hegoaldekoa. Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zen eta senitartekotasunik hurbilena bizkaierarekin zuen. 2004an aurkitutako Joan Perez Lazarragaren eskuizkribuak arrazoia eman dio Koldo Mitxelenari.
1968az geroztik, euskara batua dela eta, euskalkien arteko aldeak gutxitu egin dira. Gaur egun euskara ez dago Bonaparteren garaian bezain zatitua.
Honela, egun, Koldo Zuazo irakasle eibartarrarena da euskalkien azken mapa. Bost euskalki eta hamaika azpieuskalki dagoela dio: Hegoaldean, mendebaldekoa, erdialdekoa eta nafarrera ( ekialdeko - nafarrera bere sailkapenetik berriki kendu du euskalki honen azken hiztunekin batera desagertu baita euskalkia) ; Iparraldean, nafar-lapurtera eta zuberera.
Zuazoren mapak bi ekarpen ditu:
1. Ohiko izenak aldatu egin ditu. Bizkaiera deitu izan dena ez da Bizkaian bakarrik hitz egiten, ezta gipuzkera deitua ere Gipuzkoan bakarrik.
2. Tarteko edo zubi hizkerak ere markatzen ditu. Horien barruan sartuko lirateke hain zuzen ere Burundako hizkerak. Hau da, euskalkien arteko mugak zorrotzak ez direnez, lurralde batzuk euskalkien arteko loturaguneak direla dio.
Honako hau da, Koldo Zuazok egindako euskalkien sailkapenaren mapa ( dena den, mapa hau 2008an berritu zuen eta goian esan bezala, ekialdeko- nafarrera kendu du):
Sartu ondoko infografian egungo sailkapen zehatza ikusteko, besteak beste.
Infografia: Euskalkiak
interesant, interesant....
ResponderEliminaryes yes
ResponderEliminarErkuden oso interesgarria iruditu zait!
ResponderEliminarberdin diot egia da mapa oso ondo ez dela ikusten baina oso ongi erkuden!!
ResponderEliminarvery very interesant...
ResponderEliminarEgia da mapa ez dela oso ongi ikusten. Horregatik, erantsi diot infografia hori. Bertan ederki ikusteko aukera izango duzue. Animo!
ResponderEliminaroso interes garriaaaaaaaaaaa
ResponderEliminaroso ongo egina zorionak erkuden
ResponderEliminar